ekolapiko

Ataria

Baldintzak

Ekolapiko proiektua sukalde propioa duten ikastetxe guztietara zabaldu liteke. Aski da sukaldariak eta hezitzaileak elikaduraren garrantziaz sentsibilizatuta egotea aldaketa eragiteko. Katering sistemarik erabiltzen ez duten ikastetxeetan jarri liteke martxan Ekolapiko. Gure lapikotik probatu nahi?

 

 

 

Sukaldaritza maite dugu, bizi gaituen ingurunea, eta baita gure seme-alabak ere. Hori da gure lapikoaren sua. Hori gure gozagai sekretua!

Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura ekologiko eta osasuntsua txertatzeko proiektua da. Gure haurren osasuna bermatu nahi dugu nekazaritza ekologikoaren bidez; eta, aldi berean, nekazaritzak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

 

Bidali zure errezeta magikoa eta irabazi sari ekologikoa!

Ziur, etxeko txikiek badutela plater gogokoren bat. Zein da? Gurekin partekatu nahi? Bidali zuen etxeko errezeta goxoak JLIB_HTML_CLOAKING   helbidera (izen-abizenak eta eskolaren izena aipatuz), ekainaren 10a baino lehen. Partehartzaileen artean otar ekologiko bat zozketatuko dugu! Sasoiko plater orekatuena webgunean eta boletinean argitaratuko da.

Errezetan ez ahaztu udako osagaiak erabiltzeaz, sasoian sasoikoa jatea gustatzen zaigu eta!  

Inkesta:

Elikagai ekologikoen inguruan nahiko informazioa dagoela uste al duzu?

Bozkatu ezazu hemen!